euskaraespañol

Unibertsitate aurreko 6.500 ikasle baino gehiago UPV/EHUn bisitari ateak zabaltzeko egunetan

Jardunaldioi esker, ikastegi ezberdinetarako bisita gidatuen bidez, titulazioa aukeratzeko laguntza eskaintzen zaie biharko unibertsitarioei

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/06

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak hasiera emanen die, martxoak 7, larunbatetik aurrera, Ateak zabaltzeko egunei, hau da, UPV/EHUk bere ikastegiko ateak zabalduko dizkie Euskal Herriko unibertsitate aurreko ikasle guztiei, bertatik bertara, bere irakaskuntza, azpiegitura eta lanbide proiekzioaren ezaugarriei buruzko informazioa eskainiz. Jardunaldi hauen azken helburua baita etorkizuneko ikasleak unibertsitate ikastegietara hurbiltzea, matrikulatu nahi duen titulazioa hautatzen lagun liezaiekeen informazioa emanik.
Unibertsitate ikastegi bakoitzean bitariko jarduerak egiten dira. Batetik, informazio saioak, non irakasleek ikastegian irakasten diren graduen berri ematen baitute eta, bestetik, ikastegian barreneko bisita gidatuak. Jardunaldi hauetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta, aurtengoan, 6.500 ikaslek eman dute izena.
Ateak zabaltzeko egun hauetan UPV/EHUko unibertsitate ikastegi guztiek hartuko dute parte, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa izan ezik. Honako egutegi honekin bat etorrita:

 

  martxoak 9 martxoak 10 martxoak 11 martxoak 12
Arabako unibertsitate aurreko ikasleek bisitatzen dute: ARABA -- BIZKAIA GIPUZKOA
Bizkaiko unibertsitate aurreko ikasleek bisitatzen dute: BIZKAIA ARABA -- GIPUZKOA
Gipuzkoako unibertsitate aurreko ikasleek bisitatzen dute: -- ARABA BIZKAIA GIPUZKOA

 

Hauez gain, ondoko ikastegi hauek ere egingo dituzte jardunaldiak data hauetan:

2015eko martxoak 7, larunbata
- Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE, 10:00etan.
- Donostiako Arkitektura GET, 10:30etan.

2015eko martxoak 13, ostirala
- Nautika eta Itsasontzi-makineria GET , 15:30etan.
- Donostiako Erizaintza Eskola, 15:30etan (gurasoak beste inor ez).
- Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE, 19:00etan.
- Bilboko Enpresa Ikasketen UE, 17:30etan.
- Bilboko Irakasleen UE (Leioa) 15:30etan (informazio saioa besterik ez).
- Gasteizko Ingeniaritzako UE, 15:30etan.

2015eko martxoak 14, larunbata
- Donostiako Enpresa Ikasketen UE, 10:30etan.
- Donostiako UE Politeknikoa, 10:30etan.