euskaraespañol

UPV/EHUko Arte Ederretako bi ikasle, Parisen sarituak

UPV/EHUko Arte Ederretako bi ikasle, Parisen sarituak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/13

Fatxada proiektua

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Rubén Pino eta Sebastián Toledo ikasleak 2015eko Canson Art School Awards sariketako finalistak izan dira. Fatxada sailean parte hartu duten bi gazteek, Pariseko Rivoli kaleko pareten 80 metro karratuentzako artelan erraldoi bat diseinatu behar izan dute. Hirugarren edizioa zuen sail honek aurten berriz ere ikusmin handia sortu du, gazte sortzaile andana mobilizatuz. Finalista izan diren Rubén Pino eta Sebastián Toledok epaimahairen aipamen berezia lortu dute unibertsitatearen izenean. Erreferentziaz beteriko, "Tragaperras" izeneko sorkuntzaren humorea goraipatu dute epaimahaikideek. Martxoaren 20ean Parisen egongo da bikotea, obraren estreinaldian, eta apirilaren 12ra arte ikusgai izango dira lanak, 59Rivoli galerian. Bertan irabazitako saria ere eskuratuko dute biek egin horretan.

Papera erabiltzen duten artistak sustengatzeko sortu zen txapelketa hau, eta erreferentziazko ekitaldia da gaur egun. Epaimahai profesional batez osatua, lehiaketak gazte artistak ezagutarazteko aukera ezin hobea eskaintzen du. Berez Frantziar estatu mailako lehiaketa hau, aurten lehen aldiz atzerri hurbileko Arte Ederretako ikasleei ireki zaie atea.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa