euskaraespañol

UPV/EHUko Ingeniaritza Zibileko ikasleak, obretan bertan

Azken mailako ikasleriak bisitatu du Residencial Itsasalde eraiketze lanak, ikasgelan ikasitako adibide praktiko gisa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/15

Ingeniaritza Zibila Graduko azken mailako 13 ikaslek ikuskatu ditu Bizkaiko herri Santurtziko Residencial Itsasalde lanak
Ingeniaritza Zibila Graduko azken mailako 13 ikaslek ikuskatu ditu Santurtziko Residencial Itsasalde lanak

Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan UPV/EHUk irakasten duen Ingeniaritza Zibila Graduko azken mailako 13 ikaslek ikuskatu ditu Santurtziko Residencial Itsasalde lanak, ikasgaian emandako hainbat jakintza teoriko "in situ" ezagutzeko. Ingeniaritza Mekaniko Saileko irakasle Marcos Larraurik, bisitaren kudeatzaileak, ingeniariak izango denei lagundu die Viuda de Sainz enpresak eraikitzen dituen 191 etxebizitzatako gunera.

Ikasle horiek praktikan ikusi dituzte hainbat alderdi, besteak beste, zimendu, itxitura, instalazio, geologia eta zuinketarekin lotuta daudenak. "Itsasaldera bisita aukera ederra izan da ikasgelan ikasitakoarekin egiaztatzeko –Marcos Larraurik aipatzen du- zeren eta, krisiaren eraginez gero, konplexutasun eta neurri handiko lanak urri dira."

Residencial Itasalde obrek babes ofizialeko 111 etxebizitza eta 80 tasatuko pisu izango dituzte. Viuda de Sainz enpresa egiten ari da gunaren urbanizazioa, lehenengo faseko 111 etxebizitzen igeltserotza eta instalazioak; eta bigarren, eraikinaren 80 pisuen zimendu-egitura.