euskaraespañol

Eguneko irudia

Unibertsitatera sartzeko probak egin zituztenen % 80k gainditu ditu

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/23

Irudia

Lehenengo datuen arabera, uztailaren 8, 9 eta 10ean Euskal Herriko Unibertsitatean unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu diren Batxilergoko 1.544 ikasleetatik 1.247ek gainditu dute fase orokorra, hortaz, ikasleen % 80,76k aprobatu du. Proba hauek bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.

Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago.
 

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBEN FASE OROKORRAREN EMAITZAK (2015eko UZTAILA)
AURKEZTUAK  1.544
GAINDITUAK   1.247
EHUNEKOA   80,76
CAMPUSaren arabera
  ARABA BIZKAIA GIPUZKOA
AURKEZTUAK 229 741 574
GAINDITUAK  192 574 481
EHUNEKOA  83,84 77,46 83,80
HIZKUNTZAren arabera
  EUSKARA GAZTELANIA
AURKEZTUAK 1.018 526
GAINDITUAK  879 368
EHUNEKOA  86,35 69,96

*Datuak bigarren zuzenketaren eta erreklamazioen ebazpenaren aurretikoak dira.

Ekaineko ohiko deialdian, 9.552 ikasle aurkeztu ziren, eta % 98,30k gainditu zuen fase orokorra..