euskaraespañol

Diplomak banatu dira Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/10

Irudia

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako ekitaldi aretoak jende ugari bildu zuen 2014/15 ikasturtean ikasketak amaitu zituzten ikasleei diplomak banatzeko ekitaldian. Ongi etorria eman ondoren, mahaiko kideek diplomak banatu zituzten promozio honetako eta 2013/14 eta 2014/15 ikasturteetako Industria Ekoizpen eta Kudeaketaren Antolakuntza masterreko ikasleen artean.

Bestalde, aitorpena jaso zuten 2014/2015 ikasturtean titulazioko espediente akademikorik onenek, hau da, Álvaro Conde Pérezek, Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako Gradukoak, Rubén Darío Rey Cuencak, Ingeniaritza Elektrikoko Gradukoak, Alejandro Solís Martínezek, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradukoak, Eider Pinillos Arbeloak, Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradukoak, Raúl Fernández Latorrek, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradukoak, eta María Cenaida Fernández Martínezek, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradukoak.

Mercedes Benz, S.A. enpresak ere jaso zuen aitorpena, ikastegiko ikasleek egindako borondatezko praktiketan laguntzeagatik. Mercedes-Benz enpresako Emilio Titos zuzendari nagusiak jaso zuen saria.

Javier Garaizar Arabako Campuseko errektoreordea izan zen ekitaldiburu, eta ondokoak izan zituen ekitaldiko kide: Ramiro González Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Francisco Javier Alonso Eusko Jaurlaritzako unibertsitateen zuzendaria, eta Javier Sancho eskolako zuzendaria.

Bideo: Graduazio-Ekitaldia 2015