euskaraespañol

Bilboko etxebizitza solidarioetarako azken epea ireki da

UPV/EHUko graduondoko ikasleek libre dauden 10 plaza eska ditzakete urtarrilaren 15era arte

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/01/04

Irudia

UPV/EHUk Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat programan plaza bat eskatzeko azken epea ireki da. Deialdian UPV/EHUko graduondokoren batean matrikulatuta dauden 35 urte baino gutxiagoko ikasleak. Eskaerak urtarrilaren 15a arte aurkeztu ahal dira.

Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat programa tresna aktiboa da etxebizitza babestuen sustapen politika aurrera eramateko. UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko graduondoko ikasketetan matrikulatutako ikasleei programak eskaintzen dizkie udal etxebizitzak, alokairuak parteka ditzaten. Pertsona bakoitzak hilean 55 euroko prezio sinbolikoa (argi eta ur gastuak aparte) ordainduko du. Horren truke, ikasleek Otxarkoagako eta Bilbo Zaharreko komunitate-programa batzuetan parte hartuko dute, baita egoera txarrean dauden taldeei ere lagunduko diete. Auzo horietan daude etxebizitzak.

Eskaerak aurkez daitezke Bizkaia Campuseko webgunean dago (https://www.ehu.eus/bizkaia). Halaber, eta salbuespen gisa, Errektoretzaren eraikinean (Leioa) edo Sarrikon dagoen Informazio eta Erregistro Bulegoan ere entregatu ahal izango dira. Informazioa eskatzeko telefonoak: 94 601 2174 eta 94 601 2041.