euskaraespañol

77 doktoregai bildu dira Unibertsitateen G9 taldearen IV. Doktorego Jardunaldietan

Helburua da ikerlana zabaldu eta gizarteari haien prestakuntzaren balioa ezagutaraztea

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/14

Irudia

Doktoregoko 77 ikasle bildu dira, guztira, joan den astean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Unibertsitateen G) taldearen IV. Doktorego Jardunaldiak zirela eta, doktorego ikasketen balioa gizartera eta enpresen arte zabaldu nahian.

Nafarroako Doktorego Eskola izan da jardunaldien antolatzailea. Jardunaldien helburua izan da doktoregaiei ezagutza eman, haien ikerlana zabaldu, ikerketa karrera garatzeko aukera profesionalak eskaini eta, berrikuntza enpresetara eramaten duten neurrian, doktoregaien rola nabarmentzea.

Jardunaldiak Alfonso Carlosena Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak inauguratu ditu, eta hitzaldi, mahai inguru eta tailerrak antolatu dira. Jardunaldiotara bost jakintza arloetako (Arteak eta Giza Zientziak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Ingeniaritza eta Arkitektura) doktoregaiak joan dira, unibertsitate bakoitzean aurrez hautaketa bat egin ondoren.

Ikerlana ezagutarazi nahirik, doktoregaiek poster bat aurkeztu dute, bertan, egiten ari diren tesietako edukiei buruzko azalpenak jasorik.

Unibertsitateen G9 taldea Espainiako unibertsitate publikoek 1997an eratutako elkartea da, eta haien autonomia erkidegoetan bakarrak dira: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Oviedo, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Zaragoza. Elkartearen xedea da taldeko unibertsitate erakundeen arteko harremanak bultzatzea, unibertsitate erkidego bakoitzeko irakaskuntza eta ikerketa jardueretan parte hartzea sustatzeko, besteak beste.