euskaraespañol

Miguel Gutiérrezek Osasun Ministerioaren saria jaso du

Alfonso Alonso ministroak eman dio Osasunaren Arlo Zibileko Komendadoretza

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/16

Europako XXIV. Psikiatria Biltzarraren testuinguruan egindako ekitaldian banatu zen saria

Miguel Gutiérrez Frailek, Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunak, atzo jaso zuen Osasunaren Arlo Zibileko Komendadoretza, bere ibilbide akademikoarengatik eta ikerkuntzarengatik. Alfonso Alonso Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko ministroaren eskuetatik hartu zuen medaila, Europako XXIV. Psikiatria Biltzarraren testuinguruan egindako ekitaldi batean.

Gutiérrez Fraile Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko katedraduna izateaz gain, Espainiako Psikiatria Elkarteko presidentea, CIBERSAMeko ikertzailea (Centro de Investigación Biomédica en Red de Salud Mental) eta Psikiatriako Batzorde Nazionaleko kide izan da. Gainera, Osasun Ministerioarekin elkarlanean aritu da gaiari lotutako hainbat ekimenetan; halaber, 22 ikerketagatik jaso ditu sariak.

Argazkiaren egilea: Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunaren Ministerioa