euskaraespañol

Bilboko Ingeniaritza Eskolako lau ikaslek 10eko batez besteko nota lortu dute

Injineruak direla egiaztatzen duten diplomak 661 ikaslek jaso dituzte

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/20

Irudia

Bilboko Ingeniaritza Eskolako 661 ikaslek jaso dituzte euren ikasketen amaiera egiaztatzen duen diplomak Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Horrez gain, ekitaldi horretan, ikastetxean ematen den titulazio bakoitzean espediente hoberena lortu duten ikasleak ere aintzatetsiko dira.

Aurten, 10 espedienterik onenetik lauk 10eko notarekin amaitu dute karrera, eta beste bik 9tik gorakoa lortu dute. Bestalde, iazko ikasturtean, 131 ikasle 23 herrialdetako 50 ikastetxetan matrikulatu ziren.

Banaketa ekitaldian Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izan da. Eta beste ordezkariak ere egon dira: Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia; Juan María Aburto, Bilboko alkatea; Enrique Amezua, Eskolako zuzendaria; Susana Uriarte, Antolakuntza Akademikoko zuzendariordea, Carolina Rebollar, Eskolako idazkari Akademikoa; Daniel García ikasleen kontseiluko presidentea, eta Fernando Querejeta Idomeko presidentea eta Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioko presidentea.

Espedienterik onenak

  • Industria Ingeniaritza
    • Guillermo Dueñas Arana (10)
  • Telekomunikazio Ingeniaritza
    • Rubén Solozabal Ochoa de Retana (9,55)
  • Ingeniaritza Kimikoa
    • Leire González Illarregi (8,01)
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza
    • Aurélie Christelle Lafargue (9,72)
  • Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritza
    • Adrián Larrauri Monterroso (10)
  • Materialen Ingeniaritza
    • Nora Canal Santamaría (8,23)
  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
    • Ander Rangil Nieto (10)
  • Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
    • Álvaro Gabilondo García (10)
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua
    • Ane Reyes Salazar (8,71)
  • Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
    • Begoña Gondra Pérez (7,91)