euskaraespañol

Nazioarteko unibertsitateetako ordezkariak gurean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/10

Irudia

Aste osoan zehar hogei bat nazioarteko unibertsitateren 33 ordezkari Euskal Herriko Unibertsitatera etorri dira, UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen Bulegoak antolatutako "Langileentzako II. Prestakuntza Astearen" (Staff Training Week-STW) baitan.

Hala, hiru campusetara etorriko dira Italiako, Erresuma Batuko, Kroaziako, Irlandako Austriako, Eslovakiako, Txekiar Errepublikako, Lituaniako, Estoniako, Frantziako, Belgikako, Herbehereetako, Portugalgo, Hungariako, Alemaniako, Poloniako, Georgiako eta Marokoko ordezkariak. Jardueraren helburu nagusiak izan dira, besteak beste, ikasleen eta langileen nazioarteko mugikortasunarekin lotutako hainbat gai sakontzea, jardunbide egokiak partekatzea, eta ikasle eta langileentzako trukerako aukera berriak sortzeko ahaleginak egitea.

Argazkiak: Laura Lopez. UPV/EHU