euskaraespañol

Unibertsitatera sartzeko probak egin zituztenen % 98k gainditu ditu

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/16

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu diren 9.663 ikasletatik 9.460k gainditu dute fase orokorra, hortaz, ikasleen % 97,90 gainditu du. Proba hauek bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago:

 

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBEN FASE OROKORRAREN EMAITZAK, 2016ko EKAINA
AURKEZTUAK  9.663
GAINDITUAK  9.460
EHUNEKOA  97,90
CAMPUSA
  ARABA BIZKAIA GIPUZKOA EZ-ATXIKIAK
AURKEZTUAK 1.298 4.688 3.675  2
GAINDITUAK 1.279 4.545 3.634  2
EHUNEKOA 98,54 96,95 98,88 100
HIZKUNTZA
  EUSKARA GAZTELANIA
AURKEZTUAK 6.778 2.885
GAINDITUAK 6.692 2.768
EHUNEKOA 98,73 95,94

Datuak bigarren zuzenketaren eta erreklamazioen ebazpenaren aurretikoak dira.

1.325 ikaslek gainditu dute "Gizarte Zientziei aplikaturiko Matematika"

"Gizarte Zientziei Aplikaturiko Matematikak" irakasgaiaren azterketarekin nolabaiteko polemika bizi izan da. Proba horren ebaluazioari dagokionez, aurkeztu diren 2.798 ikasleetatik 1.325ek gainditu dute, %47,32, hain zuzen. Ehuneko hori handitu egin daiteke, horrelako probei hain berezko zaizkien balizko errekurtsoak ez baitira  oraindik ebatzi.

Bestalde, Bigarren Hezkuntzako zentroek aurkeztutako kexa-idatziei dagokienez, 50 izan dira guztira, proba egitera ikasleak bidali dituzten 240 ikastetxeetatik 50ek bidali dituzte, hain zuzen.

Euskal Herriko Unibertsitateak, lehenago ere adierazi legez,, aurrekoetan egin duen bezala, azterketaren edukiak hertsiki bat zetozela Batxilergoan irakasten den ikasgaiaren gaitegiarekin. Emaitzetan eragina izan du, agian, matematika ariketak gizarte eta ekonomia arloaren testuinguruan planteatu direla, aurreko urteekin konparatuz, batez bestekoa baxuagoa izatea suposatu duena. Azpimarratu behar da denetariko emaitzak egon direla.

Hurrengo deialdiak

Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie gaur, hilaren 16an, eta UPV/EHUren web gunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.eus) ere ikusi ahal dira.

Erreklamazioa aurkeztuko edo bigarren zuzenketa eskatzeko epea ekainaren 17tik 21era da. Behin betiko emaitzak uztailaren 2an argitaratuko dira.

Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia uztailaren 6, 7 eta 8an izango da. Deialdi ohikoan gainditu ez dutelako edo kalifikazioa hobetu nahi dutelako, deialdi ezohikora aurkeztu nahi dutenek berriro matrikulatu behar dute ekainaren 27an.