euskaraespañol

Orientazio Azoketako sariak banatu dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/21

Irudia

UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Eginkizunaren errektoreordeak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Campusetan zozkatu dituen iPad miniak banatu dira. Zozketa Unibertsitatek hiru campusetan antolaturiko Orientazio azoken esparruan sartuta dago.

Arabako Campusean, Irati Guerrero Quintana, Vitoria/Gasteizko Ekialdea BHIko ikaslea, irabazle suertatu da. Iratik interesa azaldu du Arte Ederrak Graduko ikasketak egiteko. Bere ama Yolanda Quintanak jaso zuen iPad minia.

Bizkaiko Campusean aldiz, Clara San Sebastian Urrestizalak, Bilboko BHI Miguel de Unamuno  Institutuko ikasleak, irabazi du iPad minia. Clarak institutuko ikasketak bukatzen dituenean, Erizaintza egiteko asmoa du.

Halaber, Gipuzkoako Campusari dagokionez, Lidia Iturain Díaz de Ilarrazak, Donostiako Xabier Zubiri-Manteo BHIko ikasleak, irabazi du iPad minia. Lidiak batxilergoko ikasketak bukatzen dituenean, Itzulpegintza eta Interpretazioko Gradua egiteko asmoa du.

Argazkiak: UPV/EHU