euskaraespañol

Vitoria-Gasteizko Film Laburren Jaialdiaren XX. Edizioa

1.282 film labur aurkeztu dira CORTADA lehiaketara

Iaz baino 800 film gehiago. Edizio hau azaroaren 29tik abenduaren 3ra izango da

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/15

Irudia

Azaroaren 29tik abenduaren 3ra egingo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Errektoreordetzak Gasteizen antolatzen duen CORTADA jaialdiaren –Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren babespean− hogeigarren edizioa. Jaialdia guztiz finkatuta dago estatu mailan egiten diren lehiaketa zinematografikoen egutegian eta erreferente bat da Euskal Herrian eta Espainian formatu txikiko zinemagintzan.

Edizio honetan, 1.282 film labur jaso dira, iaz baino 800 film gehiago, eta horietatik 100 lan hautatu dira sarien lehiaketan parte hartzeko. Filmak hautatzeko batzordeak lan zaila izan du, aurkeztutako film laburrak oso kalitate onekoak izan baitira. Hona, atalen arabera, aurkeztutako filmak:

FIKZIOA: 37 film labur, 11 bertakoak
ANIMAZIOA: 11 film labur, 3 bertakoak.
DOKUMENTALAK: 21 film labur, 6 bertakoak.
GUREAK (bertako film laburrak): 20 film labur, aurreko hiru ataletakoak.
UNILABUR (unibertsitateko film laburrak): 12 film labur (4 UPV/EHUkoak, EHULABURren parte hartuko dutenak).
HEMENGOAK (arabarrak): 6 film labur.
FREAKY: 13 film labur.

CORTADA film laburren lehiaketa gisa finkatu da eta, joan den urtetik, EGEDAk –ikus-entzunezkoen eskubideak kudeatzen dituen erakundea− ematen dituen Goya eta Forqué sarietarako jaialdi kalifikatzailea da. Estatuko 30 lehiaketak bakarrik dute pribilegio hori.

Informazio gehiago:
www.festivalcortada.com
www.kultura-araba.ehu.eus