euskaraespañol

CORTADA abian jada

Vitoria/Gasteizko Film Laburren Jaialdiaren XX. edizioa azaroaren 29tik abenduaren 3ra izango da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/28

Irudia

Azaroaren 29tik abenduaren 3ra egingo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Errektoreordetzak Gasteizen antolatzen duen CORTADA jaialdiaren –Vital Fundazioaren babespean− hogeigarren edizioa. Jaialdia guztiz finkatuta dago estatu mailan egiten diren lehiaketa zinematografikoen egutegian eta erreferente bat da Euskal Herrian eta Espainian formatu txikiko zinemagintzan.

Hautaketa batzordea lan gogorra izan du aurkeztu diren film laburren kalitatearengatik. Hautatu diren ehun film laburrak honetarako sailkatzen dira atal ezberdinetan:

FIKZIOA: 37 film labur, horietatik 11 bertakoak.
ANIMAZIOA: 11 film labur, 3 bertakoak.
DOKUMENTALAK: 21 film labur, 6 bertakoak.
GUREAK (bertako film laburrak): 20 film labur, aurreko hiru ataletakoak.
UNILABUR (unibertsitateko film laburrak): 12 film labur (4 UPV/EHUkoak, EHULABUR-en parte hartuko dutenak).
HEMENGOAK (arabarrak): 6 film labur.
FREAKY: 13 film labur.

CORTADA film laburren lehiaketa gisa finkatu da eta, joan den urtetik, EGEDAk –ikus-entzunezkoen eskubideak kudeatzen dituen erakundea− ematen dituen Goya eta Forqué sarietarako jaialdi kalifikatzailea da. Estatuko 30 lehiaketa beste inor ez da pribilegio honen jabe.

Informazio gehiago: www.festivalcortada.com