euskaraespañol

Gipuzkoako enpresen antolamendu eta kudeaketa sistemak aztergai izango ditu solasaldi ziklo batek

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/03

Gipuzkoako enpresen laneko testuinguru eta moldeak, eta horien kudeaketa eta antolamenduari buruzko berrikuntza bideak, aztergai izango ditu gaurtik aurrera solasaldi ziklo batek Donostian. Lehenengo solasaldian, European Foundation for the improvement of Living and Working Conditions (Eurofound) erakundeko programen arduradunak, Stavroula Demetriadesek, eta TEKES-Finish Funding Agencyko aholkulari nagusia Tuomo Alasoinik hartu dute parte.

Zikloaren lehen saioari, berriz, hasiera eman dio Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak. Solasaldi honetan aztertu dira langileen parte-hartzeak eta elkarrizketak duen garrantzia enpresen eraldatzean, gisa horretan gure ekonomiaren lehiakortasuna sendotzeko eta kalitatezko lanpostu gehiago sortzeko bide gisa.

Gipuzkoa Workplace Innovation egitasmoaren barne, Foru Aldundiak eta Sinnergiak Social Innovation erakundeak elkarlanean antolatutako bost solasalditan lehena izan da gaurkoa. Gogoeta eta esperientzien trukerako foro gisa, bost gai hartuko ditu hizpide zikloak: parte-hartzea, legedia eta egungo lege-testuingurua, lurralde garapena, negozioen ekosistema eta ikasketa prozesuak.

"Enpresen antolamendu eta kudeaketa sistemetan sakontzea onuragarria da, ez soilik gizartearen ikuspegitik dituen onurengatik. Hobekuntzak dakartza baita ere ekonomia ehunaren produktibitatean eta lehiakortasunean, eta lan bizitzaren kalitatean. Horregatik jarraitu behar dugu gipuzkoar enpresaren ereduan sakontzen, langileen parte-hartzea bilakatuz garapen eta lehiakortasunerako iturburu", adierazi du diputatuak.

Informazio gehiago