euskaraespañol

Ehun gizarte-elkartek hartu dute parte UPV/EHUko Boluntariotzaren III Azokan

Elkartasunaren baloreak zabaltzea eta gizarte-partaidetza bultzatzea dira, bere hirugarren edizioan, ekitaldi honen helburuak

  • Erreportajeak

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/19

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Boluntariotzaren III. Azokak onarpen zabala izan du hiru campusetan: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Stand, tailer, performance eta hitzaldiek ardaztu dituzte ehun gizarte-elkarteren ekintzak. Aurten iaz baino 20 erakunde gehiagok hartu dute parte topagunean. UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeak antolatutako Boluntariotzaren Azokak helburu hauek ditu: unibertsitateko kideen artean elkartasunaren baloreak zabaltzea eta gizarte-partaidetza bultzatzea.

Bereziki ikasleei zuzenduta, urriaren 18an, asteazkenean, Boluntariotzaren III. Azoka Leioan (Mikel Laboa plaza), Donostian (Ignacio Maria Barriola eraikina) eta Vitoria-Gasteizen (Letren Fakultatea) aldi berean egin da. Aurtengo edizioan, Bolunta, Gizalde, eta Batekin elkarteek parte hartu dute, UPV/EHUko Ikasle Kontseilu, Boluntariotzaren Euskal Kontseilu eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin batera.

UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko zuzendari Estibaliz Saez de Camarak nabarmendu duenez, boluntariotza-ekintzetan parte hartzen duten gazteen ia erdiek goi-mailako ikasketak dituzte. "Horregatik, kolektibo horretan boluntariotza-ekintzetan parte-hartzea sustatzeak lehentasuna du. Gainera, azokaren bidez, gizartearen egoera unibertsitatera hurbildu nahi dugu, eta, batez ere, gure ikasleei ezagutaraztea. Parte-hartzearen garrantziaz eta gizartea hobetzeko estrategia berriak garatzeko beharraz jakitun da unibertsitatea. Hori dela eta, boluntariotzaren alde egiten dugu, hirugarren sektorean lan egitearen eta elkarlanaren bidez, gizarte-arazo askori aurre egiteko. Hori dela eta, boluntariotzaren alde, hirugarren sektorean lan egitearen alde eta elkarlanaren alde egiten dugu Ekimen horrekin, unibertsitateak bere konpromisoa indartzen du elkartasuna, herritarren parte-hartzea eta ingurumena bezalako baloreak zabaltzeko, besteak beste".

Feria del Voluntariado from UPV/EHU on Vimeo.

Bideoaren transkripzioa

 

Era berean, Ikasleen Kontseiluaren ordezkariak, Alma Navarrok, agerian utzi du Boluntariotzaren Azokak ikasleei aukera eskaintzen diela, gizarte-elkarteekin harremanetan jartzeko. "Badakigu asko eman ahal dugula, baita erakundeen lanetik ikasi ere. Boluntariotzaren bitartez, konpetentzia erabilgarriak har ditzakegu, bai arlo profesionalean, bai eremu pertsonalean".

Gizarte-elkarteak

Batekin, Gizalde eta Bolunta erakundeek hiru campusetan parte hartu dute unibertsitate komunitatearekin topagune bat sortzeko eta boluntarioen lana helarazteko. Boluntaren ordezkari Leire Ortiz de Zarateren esanetan, "unibertsitateko hezkuntza-proiektua ezin da mundu bidezkoagoa sortzeko kezkatik banandu; eta hortaz, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Boluntak helburu honekin egiten dute lan: giza garapen solidario eta jasangarriarekin konprometitutako unibertsitateko komunitatea sustatzea.

Boluntariotzaren III. Azokan parte hartu duten ehun elkarteen artean, SOS Racismo Gipuzkoako Campusean egon da. Fátima Fernándezek, erakundearen kideak, gogoeta hau egiten du: "Azokan egoteak garrantzi handia du, zeren eta esparru horretan unibertsitateko ikasleekin harremanetan jar baikaitezke, modu altruistan komunitatearen ongizatea lortzeko interesa duten ikasleekin, besteei laguntza emateko, justiziaren alde egoteko eta diskriminazioei aurre egiteko". Fernándezek gogora ekarri du uztailetik UPV/EHUko SOS Racismo Ikasleen elkartea aritzen dela.

Egindako ekintzak

Araban

  • Musika zuzenean: Claudia Morales (ahotsa), Daniel Ortega (baxua) eta Ikaer Barrientos (perkusio kutxa)
  • Antzerkia: Osasuna preziorik onenean Medicus Mundi
  • Mosaiko tailerra. Insola
  • Hurbil zaitez boluntariotza egitera .Batekin, Arabako Boluntariotza Agentzia

Bizkaian

  • Tailerra: Elikagai hondakinak. Bolunta
  • Tailerra: Larrialdi simulazioa. DYA
  • Performancea: Amazonia gaiari buruzko zuzeneko margolana. Amassunu Ikasle Elkartea
  • Performancea: Kale Antzerkia: Animatzaileek autobusez Termibus geltokitik Leioako Campuseko zentroetara
  • Fotocol-a. Bolunta
  • Erakusteka Bibliotekan: Amazonia. Amassunu Ikasle Elkartea
  • Workshop-a:  Nola sortu Gizarte Berrikuntza erraz eta eraginkortasunez. Cibervoluntarios

Gipuzkoan

  • Hitzaldia: Itsas zaborraren kutsaduraren inguruko ingurumen boluntariotza Surfrider Ocean initatives
  • Kirol egokitua: Saskibaloia eta futbola. GKEF. Gipuzkoako Kirol Federazioa
  • Jardunaldia: Europako eta bertoko boluntariotza. Kaebnai Direct Europe Donostia
  • Hitzaldia: Gizarte bazterketari begira. Caritas Gipuzkoa
  • Jolas Kooperatiboak Interred Euskal Herria
  • Kanpaina: Gatazkarik gabeko Teknologia. Erabilitako mugikorren bilketa
  • Hitzaldia: Boluntariotzaren esperientziak. Hegoaldeko herriekin elkarlanean. Haurralde Fundazioa