euskaraespañol

orientaTU, orienta zaitez, orienta ditzazun

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/24

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren finantzaketarekin, Jardunaldi batzuk antolatu ditu, ‘orientaTU: Orienta zaitez, orienta ditzazun: graduko ikasketetan sakontzen’ lelopean, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileei UPV/EHUko graduko ikasketei buruzko informazio garrantzitsuena emateko, horrela ikasleak orientatu ditzaten.
 

Jardueretan EAEko Bigarren Hezkuntzako 170 ikastetxe baino gehiagotatik etorritako 200 orientatzailek baino gehiagok hartuko dute parte. Gainera, unibertsitatearen aldetik, 25 pertsonak lagunduko dute, irakasleen, enpleguko eta unibertsitate-orientazioko langileen, ikasle egresatuen eta kanpoko hizlarien artean.

Ekitaldia astelehen honetan hasi zen Arabako Campusean eta, Bizkaiko Campusean izan ondoren, gaur ospatzen ari dira Gipuzkoako Campuseko Ignacio Mª Barriola zentroan, Donostian.

 

Ataleko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus