euskaraespañol

XXXII. Osasun Biltzarra

Noiz eta non

Noiztik: 2023/04/21 Noiz arte: 2023/04/22

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak Osasun Biltzarraren 32. ekitaldia antolatu du, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearekin elkarlanean. Biltzarra apirilaren 21ean eta 22an izango da, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian.

Eneko Goia Donostiako alkateak, Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, Karlos Ibarguren Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko presidenteak eta Nerea Urien Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Finantzazio Sanitarioko sailburuordeak apirilaren 21ean, 9:15etan, Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, Osasun Biltzarraren irekiera ekitaldian parte hartuko dute.

Antolatzaileek diote: “Asko dira gaur egun gure gizartean aurre egin beharreko erronkak. Ugariak eta konplexuak. Pandemiak ere agerian utzi dizkigu hainbat gabezia, lehendik bazirenak eta sortu diren berriak. Osasuna da horien artean guztion ahotan dabilena. Osasuna ala osasun-sistema? Nor da noren beharretara jartzen dena? Osasuna osasun-sistemaz haratago doa. Osasun profesionalak eta osasun-zerbitzuetan lan egiten duten langile guztiak dira ezinbesteko osasunaren sustapenerako, baina ez nahikoa. Jaio, hazi, lan egin, eta bizi garen tokietako ezaugarriek eta baldintzek determinatzen dute gure osasuna. Beharrak anitzak izan daitezke, eta horien banaketan ere alde nabarmenak hauteman daitezke gizarte determinatzaileen baitan. Horiek guztiak ezagutu, aztertu eta beren bueltan lan egiteko ezinbestekoa da beraz eragile ezberdinen parte hartzea eta euren arteko lankidetza. Politika publikoak pertsonen osasunaren determinatzaile nagusi gisa identifikatu dira. Hori dela eta, osasuna hobetzeak politika horietan ere arreta jartzea dakar, eta politika horiek formulatzean gizartean diharduten sektore eta erakunde guztiek, osasun-sektoreaz gain, osasuna erraztuko duten inguruneak sortzeko konpromisoa izatea. Hori guztia abiapuntutzat hartuta, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) 2023 urteko biltzarrerako hiru mahai-inguru eta lau tailer antolatu dira. Mahai-inguruetako hizlariek hainbat proiektu eta esperientzia aurkeztuko dituzte eta tailerrek, berriz, osasun-sustapenerako tresna eta abileziak garatzeko balioko dute. Komunikazio eta posterren bitartez ere izango da aukera ekarpen gehiago ezagutzeko. Biltzarran aurkeztutakoen inguruan parte hartze eta eztabaidarako espazioa sortu nahi da.”

Egitaraua