euskaraespañol

Udazkena

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/30

Kultura herrikoiak ‘San Migelen uda’ deritze egunotan bizitzen ari garen tenperatura altuei. Baina, tenperatura beroak izan arren, udazkena aurrera doa eta zuhaitzak hosto biluzteari ekin diote. Gure campusetako berdeguneak udazkeneko gorrixkara eta horixka bihurtzen dira, zuhaitzetatik jausitako orbelak tindatuta.

Abagune egokia Benito Lertxundi entzuteko:

Zuhaitz biluziaren

gerizpean orpondoa,

orbelaren hilobi,

horiz eta gorriz

dena lokarturik,

dena lokarturik.