euskaraespañol

Matematika hizpide dituzten tailer eta bakarrizketak, BCAM-Naukaseko protagonistak 'Pi' egunean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/03/14, 09:30 - 20:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Aurten ere BCAM (Basque for Applied Mathematics) zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak BCAM Naukasen edizio berri bat antolatu dute, ‘Pi eguna’.

Martxoaren 14an, Nazioarteko Matematiken Egunean, Bizkaia Aretoa UPV/EHUk adin ezberdinetarako eta matematika hizpide dituzten hainbat ekimen hartuko ditu. Goizean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek hainbat tailer matematikotan parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, izena emateko mezua bidali behar da kzk.ehu@gmail.com helbidera.

Arratsaldean, berriz, matematika hizpide izango dituzten 15 minutuko bakarrizketak ikusteko aukera egongo da. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da EHUtb kanalean.

Ordua: 9:30-13:30 | 18:30-20:30