null

POLAR FILM FEST 2019

Noiz eta non

2019/09/25, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenarekin, irailak 25, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian POLAR FILM FEST 2019 jaialdiko filmik onenen hautaketa proiektatuko da.

USAPECS US Association of Polar Early Career Scientists elkarteak antolaturik, UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saila lagun duela, hiru emanaldi egingo dira 18:00etan hasi eta 21:00etara arte (18:00-19:00, 19:00-20:00 eta 20:00-21:00), zinemaldiko filmik onenen hautaketa anitza eskainiz.

POLAR FILM FEST 2019 festibalak gaur egun gai polarrei eta krisoferikoei buruz egiten diren film onenen hautaketa bat erakustea du helburu. Jorratzen diren gaiak, Artikoan eta Antartikan gertatzen ari diren aldaketak, ikerketa berriak ingurune polar eta alpinoetan, artikoko komunitateak eta klima-aldaketa edo Artikoko ekologia dira. Gainera, ekimen honek komunikazio eta zabalpen zientifikoa sustatzen ditu, ikasle, ikerlari, irakasle edota gai polar eta glaziarretan publiko interesatua kontaktuan jartzeko.