UPV/EHUko ikasle bat sarituta bere GRALarengatik

Espainiako Irakaskuntza Elebidunaren Elkarteak aitortu du Gisela Barea Neiraren lana

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/28

Gisela Barea Neirak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztasunetan/Language Acquisition in Multilingual Contexts" masterreko ikasleak, Irakaskuntza Elebiduneko Master Amaiera Lanerako I. Saria irabazi du, Espainiako Irakaskuntza Elebidunaren Elkarteak antolatuta.

Deialdiaren helburua da Espainiako unibertsitateetako irakaskuntza elebiduneko masterretan egiten eta aurkezten diren MALen kalitatea saritzea.  UPV/EHUko ikasleak egindako lanaren izenburua da 'The use of previously known language-based Strategies and selfregulatory strategies to compensate for the lack of fluency: a pseudo-longitudinal Study of L3 English university learners'.

Sariak urriaren amaieran banatu ziren Granadan, Ikastetxeetako Irakaskuntza Elebidunaren Nazioarteko VI. Biltzarraren (CIEB 2019) barruan.