null

Prentsaurrekoa: 'EAEn atzerritarrek BPGd-aren bidez egiten duten ekarpen ekonomikoa (2018)' Ikuspegiren txostenaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/05/21, 09:30

Deskribapena

Tokia: Ekitaldi-aretoa. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza. Kale Nagusia 85. Bilbo

 

Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak, Cultumetria inpaktu ekonomikoaren neurketan eta gizarte-analisietan espezializatuta dagoen aholkularitzarekin elkarlanean, azterlan berria aurkeztuko du, immigrazioak euskal gizartean duen inpaktuari buruz Ikuspegik duen ikerrildoaren barruan; aurkezpenean, Beatriz Artolazabal sailburuak parte hartuko du. Azterlan horrek atzerritarren jarduera ekonomikoak BPGd-aren bidez EAEn duen inpaktua aztertzen du eta, horretarako, zehazki, 2018an gastuaren ikuspegitik eginiko ekarpena kalkulatzen du.

Prentsa aurrekoan parte hartuko dute:

  • Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua;
  • Simón Peña, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa;
  • Arkaitz Fullaondo, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikertzailea;
  • Alvaro Fierro, ekonomialaria eta Cultumetriako ikerketa-proiektuen arduraduna;

Cultumetria erakundeak kultura-, gizarte- eta ekonomia-inpaktua ebaluatzeko metodologiak proposatzen ditu, eta gizarte-eraldaketa dakarten prozesuak neurtzeko adierazleak diseinatzen ditu.

 

*Prentsaurreko hau martxoan egiteke gelditu zen

*Prentsaurrekoa kazetariei irekita izango da. Osasun arlotik ezarri diren segurtasun neurriak hartu beharko ditugu denen artean.