euskaraespañol

Prentsaurrekoa: Gladys Sariaren III. edizioaren aurkezpena

Noiz eta non

2023/04/28, 11:00

Kokapena

Prentsa aretoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoa Plaza. -20004- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

PUNTUEUSek, UPV/EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoak, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta Danobatgroup industria-taldeak Gladys Sariaren hirugarren edizioa aurkeztuko dute prentsaurrekoan ostirala, apirilaren 28, 11:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa aretoan, Donostian.

Sari honek arlo digitalean lan egiten duten eta gehienez 40 urte duten emakumeak saritzen ditu. Horrez gain, emakume hauen ibilbidea aitortu, proiekzioa sustatu eta mundu teknologikoan erreferente berriak sortzeko helburua dauka.

Gladys Sariaren hirugarren edizioaren aurkezpenean Nerea Isasi Bedayo, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasuneko foru zuzendaria, Lorea Arakistain Aizpiri PUNTUEUSeko marketin zuzendaria, Olatz Arbelaitz Gallego UPV/EHUko Informatikako Fakultateko Berdintasun Batzordeko kidea, Miren Elgarresta Larrabide, Emakundeko Zuzendaria eta Iker Usabiaga, Danobatgroupeko gestio sozialeko zuzendaria egongo dira.