euskaraespañol

Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko ikerketa-proiektuak aurkeztuko dituzte

Noiz eta non

2023/09/25, 10:00

Kokapena

Ada Lovelace aretoa - Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea HiTZ ZENTROA bisitatuko dute. UPV/EHUko zentro horren ardura izango da hizkuntza teknologiaren arloko ikerketa-proiektuak garatzea, ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko.

Noiz: 10:00etan (Lehendabizi hedabide grafikoentzako bisita izango da eta 10:30etan prentsaurrekoa)

Parte-hartzaileak prentsaurrekoan:

  • Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea
  • Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
  • Eneko Agirre Hitz zentroko zuzendaria

 Non: UPV/EHUko Informatika Fakultatea. Ada Lovelace aretoa (Manuel Lardizabal pasealekua, 1. Donostia).