euskaraespañol

UPV/EHUren Etxebizitza Publikoaren Kudeaketa eta Diseinua Masterraren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2020/06/10 Noiz arte: 2020/06/08, 11:30 - 00:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, ekainaren 10ean, 11:30ean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo 69, Bilbon), Euskal Herriko Unibertsitateko Etxebizitza Publikoaren Kudeaketa eta Diseinua berezko Masterra aurkeztuko da prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sustatuta, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren laguntza du.

Aurkezpenean honako hauek hartuko dute parte:

  • Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua
  • Patxi Juaristi, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Juan José Arrizabalaga, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendaria
  • Matxalen Acasuso, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko dekanoa