euskaraespañol

Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzen lehen bisita UPV/EHUra

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/18

Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzen lehen bisita UPV/EHUra

Jokin Bildarratzek, Hezkuntza sailburuak, UPV/EHUko Bizkaiko Campusa bisitatu du gaur, eta errektore Nekane Balluerka eta errektoretza taldeko kide batzuekin bildu da. Bildarratzekin batera Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea egon da batzarrean, eta bertan unibertsitate publikoaren gaur egungo egoera eta erronkei buruzko informazioa jaso dute. Jarraian, UPV/EHUren Maria Goyri Animalien Bioteknologia Zentroa ezagutu ahal izan du.