euskaraespañol

Ricardo Echepare aretoaren eta konferentzien eta hezkuntzako profesionalei zuzenduriko Uda Ikastaroen aurkezpena

Noiz eta non

2024/05/27, 11:30

Kokapena

Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Maiatzaren 27an, astelehena,11:30ean, Donostiako Miramar Jauregian, Ricardo Echepare Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroetako zuzendari izandakoaren izena eramango duen aretoa eta konferentziak aurkeztuko dira. Era berean, eta UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan, hezkuntzako profesionalei zuzendurik aurrera eramango diren 'Irakasteko Ikasten' eta 'Prest Gara' programen berri emango da.

Aurkezpenean honako hauek izango dira:

  • Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea eta Uda Ikastaroak Fundazioaren patronatuaren presidentea.
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea.
  • Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua.
  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
  • Itziar Alkorta, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoa.