euskaraespañol

Prentsaurrekoa: COVID-19ri buruzko 14 ikerketa-proiektuak

Noiz eta non

2020/09/07, 11:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Vital Fundazioak COVID-19ri buruzko hamalau ikerketa-proiektu jarriko ditu abian, Bioaraba Osasun Ikerketarako Institutuarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Pandemiak Arabako gizartean dituen ondorioak arintzeko helburuz, Vital Fundazioak apirilean egindako ezohiko deialdiaren barruan kokatuko da proiektu horien garapena. Ekitaldia Vital Fundazioaren prentsa aretoan egingo da (Vital Fundazioa Kulturunea, Bakea 5, Dendabarako 1. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Ekitaldian parte artuko dute:

  • Axier Urresti, Vital Fundazioen zuzendari exekutiboa
  • Ivan Igartua, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea
  • Mª Angeles García, Bioaraba Osasun Ikerketarako Institutuaren zuzendari zientifikoa