English Language Learning in Primary School nazioarteko mintegia

Noiz eta non

2019/05/10, 9:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5 - 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 10, 9.00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan ‘English Language Learning in Primary School: International perspectives’ (Ingelesaren ikaskuntza lehenengo hezkuntzan: nazioarteko ikuspuntuak), nazioarteko mintegia egingo da, UPV/EHUren LASLAB ikertaldeak antolatuta.

Ingelesa gorantza ari da etengabe atzerriko hizkuntza gisa (IAH) lehenengo hezkuntzan (LH) mundu osoan (Enever, 2018; García Mayo, 2017). Gero eta haur gehiago gero eta adin goiztiarragoan ari da hizkuntza honekiko harremanetan; hain zuzen ere, erabateko sinesmena baitago ingelesaren erabilera ezinbesteko premia dela gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, hizkuntza hau hegemoniko bilakatu delarik. Bigarren hizkuntza jabetze testuinguruetan aurrera eramandako ikerketen aburuz, zabaldu egin da atzerriko hizkuntza baten esposizioa zenbat eta lehenago hasi, gero eta errazago izango dela hizkuntza horren jabetze prozesua ikaslearentzat.

Hala ere, hainbat ikerketak erakutsi du esposizio goiztiar bat ez dela nahikoa testuinguru honetan. Atzerriko hizkuntza baten esposizioak kalitatezkoa eta iraunkorra behar du izan. “Ingelesaren Ikaskuntza Lehenengo Hezkuntzan: Nazioarteko ikuspuntuak” mintegiak aurretik aipaturiko esposizio horren kalitatean eragin zuzena izango du. LH-ko irakaslegoak sarritan erabilitako ariketa asko zaharkituta daude bigarren hizkuntza jabetze prozesuari buruzko ikerketetan oinarritzen diren jakintzei dagokienez. Hau da, komunikazioan oinarritzen diren ariketak besterik ez da erabiltzen, eta askotan hizkuntzaren forma/gramatika alde batera uzten da. Azken hau ezinbestekoa da komunikazio trebetasun egokia eskuratzeko.

Egoera honetatik abiatuz, nazioarteko mintegi honetan ingelesaren irakaskuntza LH-ko esparruan hainbat europar testuinguruetan lan egiten duten adituek esparru teorikoak, inplikazio praktikoak eta LH-n ezartzeko gomendioak aurkeztuko dituzte. Hain zuzen ere, Janet Enever-ek (University of Reading), Annamaria Pinter-ek (University of Warwick), Sandie Mourão-k (Universidade Nova de Lisboa), María del Mar Boillos-ek (UPV/EHU), Eva Wilden-ek (Universität Duisburg-Essen) eta Raphaela Porsch-ek (Universität Münster) LH-n irakaskuntza jardunbideak hobetzen lagunduko dituzten esperientziak elkarbanatuko dituzte entzuleekin.

Informazio gehiago kongresuaren webgunean: https://elllaslab.wixsite.com/elllaslab