euskaraespañol

Tailerra Paul Urkijorekin: ‘Sormen ola, Ikus-entzunezko garaikideak’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/05/06, 09:30 - 15:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bere esperientziatik abiatuta euskal zinemaren gaurko egoera ezagutzeko aukera emango du Paul Urkijo zinemagileak tailer honetan. “Irati” eta “Errementari” filmen egilea da Paul Urkijo. Fantasia mundua maite duen zinemagilea da. “Irati” filma Sitges Zinema festibalean saritua izan zen: ikusleen saria eta efektu berezien saria jaso zituen.

Tailerra 16-29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta doakoa da UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleentzat. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea helbide honetara ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus mezu bat bidalita.