-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
Txabi Arnal eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateari egindako aintzatespena
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/12/18
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/47264532/UPV-EHU-reconocimiento-Txabi-Arnal_web.jpg/8ad75f04-ef15-b089-abda-ef04882829ed?t=1704707077122)
Donostiako Cristina Enea Fundazioan egindako ekitaldian, ‘Gehiago gara’ ekimenak aintzatetsi zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen lana, eta, zehazki, Txabi Arnal irakaslearena, UPV/EHUren ikastegi horretan urteetan egindako lanagatik, etorkizuneko irakasleei haurren heriotzaren gaia jorratzeko eta heriotzaren inguruko haur-literatura ezagutarazteko eskainitako jakintza guztiagatik.
Hain zuzen ere, ‘Gehiago gara’ ekimena sortu da haurren heriotzaren inguruan dagoen tabua gainditzeko eta zeregin horretarako baliabideak garatzeko deia egiteko helburuarekin. Helburua haurren heriotza normaltasunez eta gizatasunez bizitzeko jarrera sustatzea da, eta hori lortzeko beharrezkoak diren jarrerak eta jakintzak sustatzea hezkuntzan, osasunean eta, are gehiago, elkarte eta erakundeetan.
‘Gehiago gara’ Hil Argi Elkarteak eta Bizipoza Elkarteak sustatzen dute, Eskuhutsik Elkartea, Heriotza Haurrekin, Bidegin Elkartea eta Goizargi Elkartea bidelagun dituelarik.