euskaraespañol

Umorezko Literatura eta Artea: Nazioarteko Jaialdia. Ja!

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/10/07 Noiz arte: 2022/10/10 19:00 - 21:30

Deskribapena

Bizkaia Aretoa izango da XIII. edizioko JA! Jaialdia hartuko duen egoitzetako bat, Bilbon.

Udazken hasieran antolatu ohi da Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia. Kultur ekitaldi honek umoreak arteetan eta, bereziki, literaturan duen garrantzia azpimarratzen du: umorea da adimenaren, zibilizazioaren eta bizitzeko poztasunaren adierazpenik gorena, bere zentzurik zabalenean ulertuta. 

Udazkenaren hasieran ospatzen da 2010az geroztik, eta aurten Bizkaia Aretoa – UPV/EHUra dator programa zabal batekin, urriaren 7tik 10era bitartean, bi egunak barne. 7 ekitaldi izango dira, eta horietako bakoitzean bi artista ospetsuk hartuko dute parte. Egitaraua  eta ordutegiak ikusteko, jo helbide honetara:

https://jafestival.com/index.php/eu/egitaraua/