euskaraespañol

Beste era bateko graduazio ekitaldia Letren Fakultatean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/19

Irudia
Graduazio ekitaldia online Letren Fakultatean. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Pandemiak sortutako egoeraren ondorioz, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateak online egin du 2019-2020 ikasturtean graduatutako ikasleen graduazio ekitaldia. Oraingo honetan, Ikasgela Nagusia ez zen ikasle eta hurbilekoekin bete: teknologia berriak izan ziren nagusi.

Aurreko ikasturtean 401 ikasle graduatu ziren ondoko graduetan: Filologian, 64; Ingeles Ikasketetan, 85; Euskal Ikasketetan, 49; Historian, 89; Artearen Historian, 30; Geografia eta Lurralde Antolakuntzan, 25; Itzulpengintza eta Interpretazioan, 59. Horrez gain, beka jarri zitzaien ondoko unibertsitate masterretako ikasleei: Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetan, 1; Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia, 3; Literatura Konparatua eta Literatura Ikasketak, 5; Hizkuntzalaritza Teorikoa eta Esperimentala, 4; Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizarte, 4.

Ekitaldian Eva Ferreira errektoreak hartu zuen parte: ikasle graduatu berriak zoriondu zituen eta eskerrak eman zizkien omendutako langile erretiratu berriei. "Uste dut bere benetako neurrian baloratu behar dugula honelako ekitaldi bat egitea: pandemia gorabehera bizitza akademikoak aurrera jarraitzen duela erakusten digu, eta zailtasunak zailtasun, zuen proiektu akademikoa ez dela gelditu, eta bidearen beste etapa bat arrakastaz amaitu duzuenaren seinale dugu", gaineratu du.

Gainera, ekitaldian Letren Fakultateko dekanoa, Iñaki Bazán, eta lsidora Emborujo Salgado ere izan ziren, azken hori, Ikasketa Klasikoen saileko irakaslea eta Fakultateko Mugikortasun Programen eta Nazioarteko Harremanen dekanordea, ikasle egresatuen amabitxi lanetan aritu zen.