Unibertsitateetako G-9ko ekintzailetza arduradunak Bilbon bildu dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/11

Unibertsitateetako G-9ko ekintzailetza arduradunak gaur, ekainaren 11n, bildu dira Bilbon, Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitatearen lehendakaritzapean, oraingo honetan Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkiziak ordezkatu du unibertsitatea. Besteak beste, unibertsitateetako arduradunek heldu diete CISE zentroaren (Centro Internacional Santander Emprendimiento) eta 9 Taldearen (9T) arteko lankidetza proposamenari.

Unibertsitateetako G-9ko ekintzailetza arduradunak Bizkaia Aretoan

Unibertsitateetako G-9ko erakunde bat da, dagokien Autonomia Erkidegoan unibertsitate publiko bakarrak diren horiek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Universitat de les Illes Balears, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.