euskaraespañol

UPV/EHUk Udaberriko Harrera Egunetara gonbidatzen ditu ikasleak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/02/19 Noiz arte: 2024/02/21

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak bigarren lauhilekoaren hasiera ospatuko du datozen egunetan Udaberriko Harrera Egunekin. Ikasle guztiek parte har dezakete hiru campusetako Ongietorri Jardunaldietan, eta, jai-giroan, sakonago ezagutu dezakete zein Nazioarteko Harremanen programa eskaintzen diren, hurrengo hilabeteetarako antolatutako kultura- eta kirol-jarduerak, zein ikasle-elkartetan parte har dezaketen edo zein graduondoko ikasketak egin ditzaketen. Horretarako, hitzaldiak eta informazio-mahaiak antolatu dira, eta dibertsiorako tartea ere egongo da, taloak eta edariak, kontzertuak, erakusketak eta programatutako proiekzioak eskainiko dituzten txosnei esker.

Era berean, ekitaldian ongietorria emango zaie beste unibertsitate batzuetako 1.427 ikasleei, 1.232 nazioartekoei (820 Erasmus+ programan eta 412 UPV/EHUren programetan) eta 195 SICUE programan. Ikasle horiek gutxienez lauhileko bat egingo dute UPV/EHUn.

Ongietorri Jardunaldiak otsailaren 19an Gipuzkoako Campusean; otsailaren 20an Bizkaiko Campusean, eta otsailaren 21ean Arabako Campusean izango dira.

Programa osoa ikusteko: Udaberriko Harrera Egunak
​​​​​​