euskaraespañol

UPV/EHUko adituak, ‘Zinema eta Zientzia’ zikloan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/01/11 Noiz arte: 2024/03/23

Kokapena

Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Iruñea (Nafarroa)

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Artium museoa
Francia 24. -01002- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Hartzaileak:
Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonala
Ikasle
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala
Irudia

Deskribapena

Urtarrila-martxoa, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohizunen
 

Zinema eta Zientzia zikloaren zazpigarren edizioa hastear dago, Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak antolatuta, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, besteak beste. Ekimen horrek dilema zientifiko sakonenetan murgiltzea proposatzen du, urtarriletik martxora bitartean Bilbon (Bizkaia Aretoa-UPV/EHU, Mitxelena aretoa), Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa), Iruñean (Golem Baiona zinemak) eta Donibane Lohizunen (Cinéma Le Sélect) emango diren hamar filmen bidez. Gainera, publikoak aukera izango du nazioartean ospe handia duten hogei zientzialari ingururekin (UPV/EHUkoak dira horietariko batzuk) bonba atomikoaz, adimen artifizialaz eta biztanleriaren zahartzeaz eztabaidatzeko, besteak beste.

Filmak eta UPV/EHUko hizlariak

Zikloa urtarrilaren 11n hasiko da, ostegunarekin, Oppenheimer (Christopher Nolan, 2023) filmaren proiekzioarekin, bonba atomikoaren sorkuntzaren historia eta aurkikuntza horrek eragin zituen dilemak ezagutzeko aukera emango duen zinta. Filma Donostian (urtarrilak 11), Bilbon (urtarrilak 13) eta Iruñean (urtarrilak 16) Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko Fisikako katedradunak, DIPCko presidenteak eta Robert Oppenheimer fisikari estatubatuarraren biografia ondo ezagutzen duenak. Ekitaldi berezi hau ospatzeko, Etxenike irakasleak hitzaldi bat eskainiko du proiekzioen aurretik (18:00etan) eta proiekzioak ohiko ordutegian izango dira (19:00etan). Gasteizen (urtarrilak 11 ere) Igor Campillo Euskampus eta DIPCko fisikariak aurkeztuko du.

Halaber, zinemaren historiako izen garrantzitsuenetako batzuk protagonista dituzten bi klasiko proiektatuko dira: Memorias de África (Sydney Pollack, 1985). Meryl Streepek eta Robert Redfordek lan horretan basaren handitasuna erakusten digute. Proiekzioa Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko Fisiologiako katedradunak eta Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariak aurkeztuko du; eta La fiera de mi niña (Howard Hawks, 1938), Katharine Hepburn eta Cary Grantekin egindako komedia zoragarria, Donostian (martxoaren 1ean) eta Gasteizen (otsailaren 29an) aurkeztua; Javier Aizpurua, DIPC, UPV/EHU eta Ikerbasqueko fisikariak; eta Bilbon (martxoaren 2an) eta Iruñean (martxoaren 5ean), Idoia Mujika, CFM Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) komunikazio-arduradunak.

Vicente Arandak 1986an eraman zuen pantaila handira Tiempo de silencio, Luis Martín-Santos idazle eta medikuaren klasikoa. Proiekzioa Bilbon (otsailaren 17an) eta Gasteizen (otsailaren 15ean) aurkeztuko dute Itziar Alkorta UPV/EHUko Biokimikako irakasleak, eta Donostian (otsailaren 16an) eta Iruñean (otsailaren 20an) Fernando Cossío UPV/EHUko Kimikako irakasle eta Ikerbasqueko zuzendariak.

Honako hauek osatzen dute programa: Semmelweis (André de Toth, 1940); Plan 75 (Chie Hayakawa, 2022), Bombshell: la historia de Hedy Lamarr (Alexandra Dean, 2017), Ekaitz perfektua (Wolfgang Petersen, 2000), Mars Express (Jérémie Périn, 2023) eta Theater of Thought (2022).

Programa Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean proiektatuko da oso-osorik, eta Donibane Lohizunen, berriz, La vie du Dr. Semmelweis, Out of Africa, Mars Express, L 'Imposible Mr. Bébé eta Oppenheimer.

Azkenik, ikastetxeei zuzendutako goizeko saioak Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo dira. Bertan, euskarazko azpitituluak dituen Mars Express (Jérémie Périn, 2023) proiektatuko da, UPV/EHUko HiTZ ikerketa taldeko Rodrigo Agerrik eta Izaskun Etxeberriak aurkeztuta.

Informazio guztia www.filmoteka.eus