UPV/EHUk 2019-2020 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia ospatuko du

Noiz eta non

2019/09/11, 11:30

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5 - 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, irailak 11, 11:30ean, egingo da UPV/EHUko 2019-2020 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia.

Ekitaldiaren egitaraua:

  • 2018-2019 ikasturteko memoriaren laburpena, Unibertsitateko idazkari nagusi Pedro Iriondo jaunaren  eskutik
  • Ikasturte hasierako hitzaldia, Xabier Etxaniz doktore jaunaren eskutik: Herri ipuinak gaurko gizartean
  • Unibertsitateko errektore Nekane Balluerka andrearen mintzaldia
  • Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu jaunaren mintzaldia
  • UPV/EHUko Abesbatzaren emanaldia

Ekitaldia streaming-en jarraitu ahal izango da helbide honetan: https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba7bf82b2b0c3f8b456d