euskaraespañol

UPV/EHUk bost emakume ikertzaileri omenaldia egingo die

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/03/06, 11:00 - 00:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) omenaldia emango die unibertsitateko bost emakumeri (bosna jakintza arlotan) beren ibilbide akademiko luze eta bikainagatik. Bost ikertzaileok dira: Kristalografia eta Mineralogiako katedradun Maribel Arriortua Markaida, Zuzenbide Penaleko katedradun Adela Asua Batarrita, Seinalearen eta Komunikazioaren Teoriako katedradun Inma Hernáez Rioja, Euskal Filologiako katedradun Lourdes Oñederra Olaizola eta Fisiologiako katedradun Begoña Ochoa Olascoaga. Guztiak bai unibertsitatean bai gizartean erreferentziazko ereduak dira.

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatuko du Ekitaldi Instituzionala. Matxoaren 6an egingo  den ekitaldi horretan UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka Lasak ere hartuko du parte. Unibertsitate kideek aukeratutako lehen errektore emakumea izan da Balluerka

Egitaraua:

11:00: Ez da kasualitatea, bertso-saio musikala

  •  Uxue Alberdi, Oihana Iguaran, Alaia Martín eta Jone Uria

12:15: Omenaldia

  • Adela Asua Batarrita, Zuzenbide Penaleko katedraduna (Gizarte eta Lege Zientziak)
  • Maribel Arriortua Markaida, Kristalografia eta Mineralogiako katedraduna (Zientziak)
  • Lourdes Oñederrra Olaizola, Euskal Filologiako katedraduna (Arte eta Giza Zientziak)
  • Begoña Ochoa Olascoaga, Fisiologiako katedraduna (Osasun Zientziak)
  • Inma Hernáez Rioja, Seinalearen eta Komunikazioaren Teoriako katedraduna (Ingeniaritza eta Arkitekturak)

13:30: Berdintasunerako Zuzendaritzako sarien banaketa:

  • Francisca de Aculodi saria Genero Ikuspegia Gradu Amaierako Lanetan Barne Hartzea
  • Maria Goyri saria: UPV/EHUko Master Amaierako Lanetan Genero Ikuspegia Barne Hartzea
  • Micaela Portilla Vitoria Ikasketa Feministei Edo Genero Ikerketei Buruzko UPV/EHUko tesi onena
  • Martxoaren 8ko ekitaldiko kartel lehiaketako saria

Ekitaldia zuzenean ikusi ahal da: https://ehutb.ehu.eus/canal1 eta https://www.facebook.com/upvehu/

Gero eta emakume gehiago ikerketan

Emakumearen presentzia handitu egin da ikerketan. Euskal Herriko Unibertsitatean 649 emakume ikertzaile ziren 2018. urtean, hau da, % 52,01, ikertzaileak guztira 1.246 izanik. Goranzko joera hori oraindik nabarmenagoa da doktorego aurreko ikerketan. Iaz 325 emakume (% 52,17) eta 298 gizon (% 47,83) aritu ziren ikerlana egiten tesirako. Bestalde, 2017/2018 ikasturteko datuen arabera, 106 emakumek zuzendu zituzten ikertaldeak ikertzaile nagusi gisa; hau da, UPV/EHUko ikertzaile nagusien % 32,82.

Urte berean, 98 emakume ikertzaile izan ziren tesi zuzendari, eta, zuzendutako tesi guztiak kontutan hartuta, emakume zuzendari izan dutenak Arte eta Giza Zientzietako % 51,72aren eta Ingeniaritza eta Arkitekturako % 22,95aren artekoak dira. Azpimarratzekoa da, baita, 176 emakumek lortu zutela doktore titulua 2018an, titulu hori lortu zuten guztien % 52,85, hain zuzen ere.

 

Ikertzaileen kopurua 2018. urtean

Arloak

Gizonak

Emakumeak

Guztira

Osasun Zientziak

45 (% 29,80)

106 (% 70,20)

151

Zientziak

250 (% 50,40)

246 (% 49,60)

496

Gizarte eta Lege Zientziak

70 (% 38,25)

113 (% 61,75)

183

Ingeniaritza eta Arkitektura

132 (% 57,14)

99 (% 42,86)

231

Artea eta Giza Zientziak

100 (% 54,05)

85 (% 45,95)

185

Guztira

597 (% 47,91)

649 (% 52,09)

1.246

Doktorego aurreko ikertzaileak 2018. urtean

Arloak

Gizonak

Emakumeak

Guztira

Osasun Zientziak

26 (% 30,95)

58 (% 69,05)

84

Zientziak

114 (% 49,57)

116 (% 50,43)

230

Gizarte eta Lege Zientziak

45 (% 41,28)

64 (% 58,72)

109

Ingeniaritza eta Arkitektura

58 (% 61,70)

36 (% 38,30)

94

Artea eta Giza Zientziak

55 (% 45,00)

51 (% 48,11)

106

Guztira

298 (% 47,83)

325 (% 52,17)

623

 

Irakurritako tesiak 2018. urtean

Arloa

Gizonak

Emakumeak

Guztira

Zientziak

53

51

104

Ingeniaritza eta Arkitektura

37

24

61

Osasun Zientziak

23

46

69

Gizarte eta Lege Zientziak

31

39

70

Artea eta Giza Zientziak

13

16

29

Guztira

157

176

333