UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu azterketa aldian

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/12/12

Argazkia: Ikasleak ikasten. UPV/EHU.

A 2019/2020 ikasturteko urtarrileko azterketak direla eta, UPV/EHUk ikasteko gelak irekiko ditu, ordutegi zabalarekin, ikasleek garai honetan behar izaten dituzten tokien eskaerari erantzuteko. Ikasteko gelak ireki eta ixteko datak egokituta daude azterketa aldira, eta campusaren arabera aldatzen dira.

Bizkaiko Campusean, asteburuetan, azterketa aldian, ikasteko gelak zabalduko dira UPV/EHUko ikasleentzat. Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, eraikin nagusia): behe solairuko geletan, egongo dira irekita ikasteko gelak, 8:15etik 22:00etara, abenduaren 15etik urtarrilaren 15era arte. (Halaber, abenduaren 31an, 08:00etatik 15:00etara) 900 plaza baino gehiago, jantokia mikrouhin-labearekin, berdeguneak atsedena hartzeko eta gela bat taldean ikasteko eskainiko dira.

Oharra: UPV/EHUko ikasle txartela behar da sartzeko.

Gipuzkoako Campusean Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18 – Donostia) irekiko dira ikasteko gelak asteburuetan, ondorengo egunetan: 2019ko abenduak 21, 22, 28 eta 29, zein 2020ko urtarrilak 4, 5, 6, 11, 12, 18,19 eta 20. Ordutegia: 8:00etatik 22:00etara.

Oharra: UPV/EHUko ikasle txartela behar da sartzeko.

Bestalde, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia, Carlos Santamaria Zentroan kokatuta (Elhuyar plaza, 2. Donostia), irekita egongo da goizeko 9:00etatik 14:00ak arte, ondorengo egunetan: 2019ko abenduak 14 eta 21, 2020ko urtarrilak 11,18 eta 25.

Arabako Campusean, berriz, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo kalea, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz) izango dituzte irekita ikasleek ikasteko gelak, urtarrilaren 2tik 24ra arte, biak barne. Ordutegia hau izango da: astelehenetik ostiralera: 21:00etatik 24:00etara, larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:00etatik 24:00etara.

Era berean, gogoratu beharra dago UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordetzak, hiritar guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko asmoari eta gainerako arabar erakundeek ikasleen zerbitzuan jarritako eskaintza sendoago izan dadin, ikasleen premiak hala eskaturik, ikasteko ikasgelak ere irekiko ditu Elurreta eraikinean ohiko ordutegiaren barruan, alegia,  astelehenetik ostiralera 8:00 eta 21:00 orduen bitartekoan.