Zientzia Astearen diseinu grafikoak bi “Letra” sari irabazi ditu

“Letra” sariak Espainiako inpresio digitalaren eta ikusizko komunikazioaren arloko saririk handienak eta ospetsuenak dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/21

“Zientziaren ibilbidea” eta “UPV/EHU Itsasoan”, Euskal Herriko Unibertsitateak 2018ko Zientzia Astea iragartzeko eta irekitzeko erabili zituen proiektuak, hirugarren sariaren irabazle izan dira “Selección Letra”ren barruan enpresa txikiek jardunaldia baterako egindako sustapen onenaren atalean (XX. Edición de los premios de comunicación visual y gráfica de entorno Letra).

Leire Fernández eta Eduardo Herrera. Argazkia: Mikel Mtz. de Trespuentes. UPV/EHU.

Leire Fernández eta Eduardo Herrera UPV/EHUko “Letraz” Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikertaldekoak dira, eta biak dira saritutako proiektuaren egile. Veredictas-en sari hauek Estatuko diseinu grafikoaren mailarik gorenean jartzen dute ikertaldea. Izan ere, “Letra” sariak Espainiako inpresio digitalaren eta ikusizko komunikazioaren arloko saririk handienak eta ospetsuenak dira. Sariok Veredictasek ematen ditu, “bikaintasunezko estandarrak” sortu eta garatzen dituen konpainia espezializatuak, eta ikur hori daraman produktua, marka edo zerbitzuaren bikaintasunaren ezaugarri da. Veredictasek 2017 eta 2018 urteetan egindako proiektu grafikoak saritu ditu.

Zientziaren Ibilbideak hirugarren saria lortu du enpresa txikiek jardunaldia baterako egindako sustapen onenaren atalean. Zientziaren Europako Astea sustatzeko proiektu honek hainbat aipamen bildu zituen jendea zientziaren oinarriei buruzko gogoetara eramateko. Euskarri tipografikoak Vitoria-Gasteizeko kaleetan ego ziren ikusgai, eta ariketak eta erronkak zituzten idatzia jendearengan jakin mina pizteko, ariketak ebaztera bultzatzeko eta ezagutza hedatzeko. “UPV/EHU Itsasoan” proiektuak ere hirugarren saria irabazi du. Proiektu hau ere herritarrei zuzendua zegoen eta helburu zeukan jendeari erakustea zein garrantzitsua den itsasoa  planetarako, itsasoak dauka bioaniztasuna eta itsasoak dakarzkigun onurak. Horretarako, hainbat euskarri sortu zituzten, batzuk barrukalderako, eta, beste batzuk, kanpoan jartzeko: totemak, panelak, viniloak, bio pantailak…