euskaraespañol

UPV/EHUk 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia ospatuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/09/14, 11:30

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astealehenean, irailak 14, 11:30ean, Bizkaia Aretoan egingo da UPV/EHUko 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia. Iñigo Urkullu lehendakaria eta Nekane Balluerka errektorea izango dira ekitaldiaren buru.

Ekitaldiaren egitaraua:

- 2019-2020 ikasturteko memoriaren laburpena, Unibertsitateko idazkari nagusi Pedro Iriondo jaunaren eskutik.
 

- Ikasturte hasierako hitzaldia: “UPV/EHU eta COVID-19a: ikaskizunak eta etorkizunerako erronkak”, hurrengo doktoreek eskainia:

- Inmaculada Arostegui andrea, Matematika Zientzietan doktorea.

- Gorka Orive jauna, Farmazian doktorea.

- Juan José Unzilla jauna, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologian doktorea.

- Mari Luz Esteban andrea, Gizarte Antropologian doktorea.

- Sara de la Rica andrea, Ekonomian doktorea.
 

- Osasungintzako profesionalei gorazarre. Ordezkariak:

- Julia Barroso andrea, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea.

- Joaquín Durán jauna, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea.
 

- Unibertsitateko errektore Nekane Balluerka andrearen mintzaldia.
 

- Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu jaunaren mintzaldia.
 

- Musika emanaldia.

 

Ekitaldia streaming-en jarraitu ahal izango da helbide honetan: 

http://ehutb.ehu.eus/canal1

http://ehutb.ehu.eus/1katea