| English
-
American Journal of Physics aldizkarian Ane eta Nerea Gondra ikasleen lana argitaratu dute
-
UPV/EHUk 2023-2024rako eskaintza zabaldu du bi gradu berrirekin, ingelesezko bat eta bikoitz bat
-
Kargaren eragina mendiko erreskateetan
-
UPV/EHUk datorren ikasturterako eskaintza aurkeztuko du EHUazokan
-
Silvia Bobadilla Aransayk saria lortu du masterreko prestakuntza aprobetxamendu onenagatik
UPV/EHUk eta Río Negroko Unibertsitate Nazionalak berritu egin dute lankidetza hitzarmena
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/09/20

Gaur, irailak 20, Bizkaia Aretoan egindako ekitaldi labur batean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Argentinako Río Negroko Unibertsitate Nazionalak beste bost urterako berritu dute bien arteko lankidetza hitzarmena. 2017an sinatutako hitzarmena laster barru zen iraungitzekoa, baina orain beste bost urterako luzatu da, eta jasota geratu da epe hori behin igarota automatikoki luzatuko dela beste bost urterako. Eva Ferreira euskal unibertsitate publikoko errektoreak eta Anselmo Torres Argentinako unibertsitateko errektoreak hartu dute parte hitzarmena sinatzeko ekitaldian. Bi unibertsitateek lankidetza akademiko sendoa izan dute azken urteotan, batez ere ikasleen mugikortasunaren arloan.