euskaraespañol

UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die

Noiz eta non

2021/09/13, 11:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko nazioarteko eta SICUE ikasleei ongietorria emateko ekitaldia egingo da, Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak antolatuta.

Eneko Goia Donostiako alkatea, Agustn Erkizia campuseko errektoreordea eta Junkal Gutierrez Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea ekitaldiaren buru izango dira.

Unibertsitateko erakunde ordezkarien ongietorria jasotzeaz gainera, truke programako ikasleek UPV/EHUko ikasleentzako unibertsitate zerbitzuak ezagutu ahalko dituzte; halaber, campusak antolatzen dituen kultura jarduerak eta hirian aisiarako eta astialdirako dauden aukerak ezagutuko dituzte.

PROGRAMA

11:00 Junkal Gutierrez, UPV/EHUko Euskera, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordearen agurra.

11:10 Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen agurra.

11:20 Eneko Goia, Donostiako alkatearen agurra.

Campuseko aurkezpenak:

-Bisitarientzako campuseko kultura zerbitzuei buruzko aurkezpena. Beronika Azpillaga, Gipuzkoako Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria.

-Harrera Bulegoaren-Help Centre aurkezpena.

-UPV/EHU ESN Bilbo ikasle elkarteko aurkezpena. Gipuzkoako jarduerak.

-Oparien zozketa