euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko Letraz taldeak diseinu grafikoaren Anuaria 2021 sari nazionala irabazi du

‘Sinboloen eta hitzen artean/Entre símbolos y palabras’ liburuaren diseinuak eta ‘50 urte, 50 diseinatzaile / 50 años, 50 diseñadores-as’ kartelak hiru Anuaria 2021 sari irabazi dituzte

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/25

Irudia
UPV/EHUko Uda Ikastaroen 40. urteurrenaren ospakizun ekitaldiaren eta “Sinboloen eta Hitzen artean/Entre Símbolos y Palabras” liburuaren aurkezpeneko irudia. Argazkia: Uda Ikastaroak.

UPV/EHUko Letraz - Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldearen bi lanek, ‘Sinboloen eta hitzen artean/Entre símbolos y palabras’ liburuak eta ‘50 urte, 50 diseinatzaile / 50 años, 50 diseñadores-as’ kartelak, hiru sari lortu dituzte diseinu grafikoaren Anuaria 2021 sariketan.

 Hain zuzen ere, Udako Ikastaroen 40. urteurrenerako egindako «Sinboloen eta hitzen artean/Entre símbolos y palabras» liburuak saria jaso du Diseinu Grafikoko «Anuaria» Sari Nazionalen XXVIII. edizioaren barruan aurkeztu diren bi ataletan: argitalpen Editorial baten Diseinu Onena eta Liburu baten Azal Onena.

Halaber, Letraz ikerketa taldeak sortutako ‘50 urte, 50 diseinatzaile/50 años, 50 diseñadores-as’  kartelak 2021eko kartel onenaren saria irabazi du.

“Sari hauek gure taldearentzat aintzatespen bat dira, diziplina bati buruz, diseinu grafikoari buruz, dugun ikusmoldea berresten diguna, eta UPV/EHUtik pasioz irakasten, ikertzen eta proiektatzen duguna. Era berean, sari hauek gure unibertsitateak bere erantzukizun sozialarekin bat datorren irudi publikoa proiektatzeko eta, aldi berean, kultur garapenean betetzen duen papera indartzeko egin duen ahaleginaren aintzatespena ere badira”, adierazi du Leire Fernández Arte Ederren Fakultateko irakasle eta ikertzaileak.