Urriaren 19a: Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/19

Urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatu ohi dugu. 8 emakumetik batek gaitza izango duela bere bizitzan zehar kalkulatzen da, eta iraupen-tasa %90a baino handiagoa izan arren, ahalegin guztiak egin behar dira kopurua hobetzeko.

Jakin badakigu Bularreko Minbiziaren atzean gaixotasun ezberdin asko daudela.  Badakigu, baita ere, prebentzioan diren aurrerapenak praktikan jartzeaz gain, diagnostiko goiztiarra, tratamendu berriak, gaixoarekiko sustengua eta, nola ez, ikerkuntzaren garapena oso garrantzitsuak direla. Denok, gizarte gisa, ezagutza hedatzen jarraitu behar dugu eta paziente bakoitzaren onurarako behar diren baliabide guztiak eskatu behar ditugu.

 

Ramón Barceló
Onkologia Medikuko mediku ondokoa. Basurtuko Unibertsitate ospitalea. Osakidetza.
Medikuntzako irakasle elkartua. UPV/EHU eta GEICAMeko (Grupo Español de Investigación en Cáncer de Mama) kidea.