euskaraespañol

Arte Erromanikoari buruzko V. jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/03/16, 19:15

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, martxoaren 16an, 19:15etan, UPV/EHUren Letren Fakultateko Areto Nagusian (Unibertsitateko pasealekua, 5, Vitoria-Gasteiz), Arte Erromanikoari buruzko V. Jardunaldien beste hitzaldi bat izango da. Oraingo honetan, 'Kolorea Gloriaren Atarian, historia materiala eta kontserbazioa' izango du izenburu, Petra S. Coop.-ren esku egongo delarik.

Aurtengo edizioaren antolatzaileak dira Arte Erromanikoaren Arabako Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Esperientzia Gelak, UPV/EHUko Artearen eta Musikaren Historia Sailak, Gasteizko Teologia Fakultateko Elizaren Historia eta Kristau Artearen Sailak eta Kalearte Turismo eta Kultura Saila. Hauez gain, Erromanikoaren Lagunak Elkartearen, ACAEXAren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren babesa dute.

Saioak zabalik daude jende guztiarentzat eta nahitaez erabili beharko da maskara. Edukiera unean une indarrean dagoen arautegiaren araberakoa izango da.