euskaraespañol

XV. INMA Jardunaldi Zientifikoak

Noiz eta non

Noiztik: 2018/11/14 Noiz arte: 2018/11/15, 00:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Asteazken eta ostegunean, azaroak 14 eta 15, XV. INMA Jardunaldi Zientifikoak egingo dira Donostiako UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko areto nagusian, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk), Biodonostiak, Eusko Jaurlaritzak eta CiberEspek antolatuta. Bi jardunalditan, Estatu osoko adituek haur osasunaren eta aire, ur eta haurdunaldiko zein bizi hasierako dietako ingurumen-kutsatzaileen arteko erlazioaz eztabaidatuko dute, eta haurraren hazkundean eta garapen neuropsikologikoan duten eraginaz.

Jardunaldion inaugurazio ekitaldia asteazkenean, azaroak 14, egingo da 8:30ean, Donostiako UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan.

Ekitaldian, ondorengoek parte hartuko dute:  

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Jon Etxeberria, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria
  • Jesús Ibarluzea, INMA Gipuzkoako ikertzaile nagusia (Biodonostia, UPV/EHU)

INMA proiektua  zazpi azterketa arloz osatzen da: Gipuzkoa, Asturias, Sabadell, Ribera d´Ebre, Valentzia, Menorca eta Granada. Ikerketaren unibertsoa lurralde horietako bakoitzeko biztanleria orokorreko emakume haurdunak dira.  “INMA proiektuak, Nerea Lertxundi UPV/EHUren Psikologia Fakultateko  Portaera Zientzien Metodologia arloko irakasleak nabarmendu duenez, ingurumeneko eraginen (fisiko, kimiko, psikosozial, familia zein hiri ingurunearen) gaineko ezagutza handitu eta neurriak proposatzeko informazioa ematen du haur zein gazte osasun eta garapenari lotuta. Donostian egingo dugun kongresu honetan, helburutzat hartu dugu hiri ingurunearen eta haur osasunaren arloetan sakontzea. Zehazki, estatuko zein nazioarteko hizlariek azken ebidentziak ekarriko dituzte ondorengo gaiei buruz, besteak beste: osasuneko desparekotasunak eta hiri exposomaren rola, ingurune berdeak eta haur garapena, zaratak haurtzaro goiztiarrean duen eragina, eta jaio aurreko egoera emozionala eta horrek garapen neurologikoarekin duen erlazioa”.