euskaraespañol

UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko XVII. Lasterketa

Noiz eta non

2019/03/17, 10:00 - 00:00

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Igandean, martxoak 17, 10.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusetik abiatuko da UPV/EHUK eta Donostiarrak Kirol Klubak antolatzen duten Udaberriko XVII. Lasterketa. Irteera Ignacio Mª Barriola Zentroan, Elhuyar plaza 1, Donostian, izango da.

10.000 metroko herri-lasterketa hau hiriaren hiru hondartzak zeharkatuta egingo du ibilbidea, Alde Zaharra bisitatuz, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean amaituko da. Lasterketa Gipuzkoako 10 KM Errepide Txapelketa da eta guztira 2.000 dortsal inguru prestatu dira. Likidoak hartzeko postua 5. kilometroan egongo da, Moneoren Kuboen alboan, Kursaalean. Eta Kontxa Pasealekutik itzulera errepidetik izango da, ez bidegorritik.

Sailkapen orokorreko lehenengo hiru emakumeek eta hiru gizonezkoek garaikurrak jasoko dituzte, baita UPV/EHUko lehenengo hiru emakumeek eta hiru gizonezkoek ere. Halaber, lasterketa amaitu ostean, parte hartu dutenen artean opari zozketa egingo da.

Edizio honetan, Richar Oribe igerilariari zein Ainhoa Murua triatletari lasterketako 1. dortsalarekin omendu dituzte. Horrez gain, elkartasun kausekin kolaboratzeko filosofiaren barruan, Udaberriko Lasterketako antolakuntzak ekarpen ekonomikoa egingo dio ‘El Futuro es memoria’ elkarteari (lasterketaren ‘0’ dortsala).

Izena-ematea eta argibideak: http://www.donostiarrak.com