euskaraespañol

XXII. Ankulegi Jardunaldiak: Heriotzaren antropologia

Noiz eta non

2019/04/12, 09:00 - 00:00

Kokapena

San Telmo Museoa
Zuloaga plaza 1. -20003- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Donostiako San Telmo Museoan, Ankulegi elkartearen XXII. Antropologia Jardunaldiak egingo dira. Aurten heriotza eta hari lotutako forma, irudikapen eta esanahiak izango ditu aztergai, eta San Telmo Museoak antolatuko duen 'Heriotza. Ante la muerte' erakusketari lotuta egongo da. Nola egiten diogu aurre heriotzari? Nola agertzen zaigu eta nola ematen dugu horren berri? Zer forma hartzen dute hileta erritualek eta zeremoniek? Nolakoak dira egungo doluak eta osatze prozesuak? Zer harreman eraikitzen dira bizidun eta hildakoen artean? Nola agurtzen eta nola gogoratzen ditugu hildakoak? Zein da haien gizarte presentzia (sinbolikoa, jaien bidezkoa, espirituala…)? Zer espazio eta arkitektura motak eraiki eta erabiltzen ditugu oroitzapen eta gurtzarako? Jarduera Ankulegik eta UPV/EHU Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak antolatu dute, San Telmo Museoarekin elkarlanean.

Egitaraua